Ezagutu laguntza teknikoko gure proposamena
Berdintasunari buruzko ikastaroak, tailerrak, jardunaldiak eta ekitaldiak antolatzen ditugu, proposamen eta produktu berritzaileen bidez.
Erabakiak hartzeko informazio baliotsua sortzen dugu. Azterketa kualitatiboak eta kuantitatiboak egiten ditugu, begirada intersekzionalarekin.
Komunikazio-kanpainak, produktuak eta zerbitzuak diseinatzen eta egokitzen laguntzen dizugu, berdintasunezko begirada aplikatuz.
Protokoloak egiten ditugu. Sexu-jazarpena, sexuagatiko jazarpena, tratu txarrak eta diskriminazioa prebenitzeko prestakuntza eskaintzen dugu. Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko lan egiten dugu.
Diagnostikoak egiten ditugu eta erantzunkidetasunerako neurriak eta planak diseinatzen ditugu. Familien kontziliaziorako espazioak kudeatzen ditugu.
Aniztasun afektibo-sexualaren, familiakoaren eta generokoaren alde lan egiten dugu, erakundeentzako, ikastetxeentzako eta familientzako prestakuntza- eta sentsibilizazio-tresnen bidez.
Genero-eredu hegemonikoak identifikatu eta berrikusten ditugu, pentsamendu kritikoa garatzeko, horrela pentsamolde eta jarrera sexistak eraitsi ahal izateko.
Duela 20 urte baino gehiago, zure erakundeko diagnostikoan eta planaren diseinuan eta ezarpenean gidatzen zaitugu, araudiaren arabera.
Migrazioak
& Bizikidetza
Gizarteratze-prozesuetara eta gizarte-bizikidetzako baldintzetara bideratutako diagnostikoan eta ekintza-planetan lan egiten dugu.
Gizarte-
erantzukitasuna
Nafarroako Gobernuaren INNOVARSE eta EGE ziurtapen-prozesuetan laguntza teknikoa eskaintzen dizugu, genero-ikuspegitik.
Garapen
jasangarria
Jasangarritasunaren, generoaren eta intersekzioanalitatearen ikuspegiak txertatzen ditugu prozesuetan, eta prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintzetan.
Kirola &
generoa
Kirolean aukera-berdintasuna eta genero-estereotipoak baztertzea bilatzen dugu.