top of page

ALICIA FERNÁNDEZ DE PIÉROLA MARTÍNEZ

Alicia 2_edited_edited.png

Zuzenbidean lizentziatua eta Berdintasun Agentea naiz. Fundazioei aholkularitza juridikoa ematen lan egin dut, garapenerako lankidetzan genero-ikuspegiarekin, erakundeen koordinazioan, eta, 2001az geroztik, genero-berdintasunari buruzko aholkularitzan aritzen naiz esklusiboki.

Nire lan-eremu nagusia enpresetan eta erakunde publiko zein pribatuetan berdintasun-politikak ezartzea da. Estatuko eta autonomia-erkidegoko araudia eta politikak ondo ezagutzen ditut. Nire lanaren zati bat Equala Iniciativas-eko taldeen eta jardueren zuzendaritza-koordinazioari eskaintzen diot.

Berdintasunaren alde lan egiteak -desberdintasunak ezabatzeko eta mezu horrekin ahalik eta erakunde eta pertsona gehienengana iristeko- gizartea eraldatzeak eta egoera zailenak dituztenen bizitzak hobetzeak, besteak beste emakumeenak, ematen diote zentzua nire lanari.


bottom of page