MIREN OROZKO ETXEBERRIA
Gizarte Langilea naiz, eta prestakuntza hori Familiekin, Taldeekin eta
Gizabanakoekin Esku Hartzeari buruzko Master batekin eta Generoari eta
Berdintasunari buruzko Graduondoko batekin osatu nuen, NUPen. Hilekoaren Hezkuntzako graduondokoa ere egin dut Bartzelonako Unibertsitatean. Nire lana giza harremanak ulertzeko eta gizarte
bidezkoago bat sortzen laguntzeko motorra da.
2020tik aurrera, proiektuak egiten ditut Equalarekin, eta hainbat kolektibori
laguntzen diet, ikaskuntza elkarrekikoa duten prestakuntzen bidez.
Nire eremu profesionala indarkeria matxisten prebentzioa, autozainketa eta harremanetan tratu ona sustatzea da.
Hausnarketarako espazio seguruak sortzea bilatzen dut, elkar zaintzea,
elkarrekiko errespetuan oinarritutako harremanak izatea eta indarkeria
matxistak identifikatzea eta geldiaraztea ahalbidetuko diguten tresnez hornitzeko.
Nire ustez, hezkuntza giltza da gure errealitatea eraldatzeko eta
diskriminaziorik gabeko inguruneak eraikitzeko, berdintasunezkoagoak eta
askotarikoagoak.

