
Genero-indarkeria
Genero-indarkeria desagerrarazteko lan egiten dugu. Sexu-jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko protokoloak eta jai-guneetan indarkeria sexistak prebenitzeko protokoloak egiten ditugu. Sexu-jazarpena, sexuagatiko jazarpena, tratu txarrak eta diskriminazioa prebenitzen formakuntzak ematen ditugu. Jai guneetako indarkeria sexisten prebentzioan ere formakuntzak egiten ditugu.
NBE Emakumeak erakundearen arabera, "emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeria munduko giza eskubideen urraketa orokorrenetako bat da. Indarkeria-mota horrek ondorio fisiko, ekonomiko eta psikologiko larriak ditu emakumeengan eta neskatilengan, epe laburrera zein luzera, gizartean erabat eta berdintasunean parte hartzea eragozten".
-
Toki-erakundeetan genero-indarkeriaren arloan koordinatuta jarduteko diagnostikoak eta protokoloak egitea.
-
Gune moreen kudeaketa: Jaietan herri eta udalerrietan gertatzen diren eraso sexistei buruzko informazio- eta arreta-puntu moreak.
-
Lan-ingurunean sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako protokoloak idaztea.
-
Berariazko prestakuntza enpresako Jazarpen Batzordearentzat.
-
Sexu-jazarpenean aholkularitza aditua, enpresako egoeren aurrean.
-
Peritu-txostena, PECLA (Laneko Jazarpeneko Gatazketan Peritaje Adituak) tituludunek osatua.
-
Aholkularitza eta defentsa, sexu-jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko egoeretan.
-
Asesoramiento y defensa ante situaciones de acoso sexual y acoso por razón de sexo.
-
Sexu-indarkeriari buruzko Prestakuntza eta Protokoloak jai- eta aisialdi-eremuetan.
-
Sentsibilizazio-kanpainak.
PROYECTOS EQUALA INICIATIVAS


Ultzama Haraneko Protokoloa: Ultzamalderako genero-indarkeriaren arloan koordinatuta jarduteko diagnostikoa eta protokoloa egin genuen (2020).
Erarorik gabeko jai-guneetarako liburuxka: Eraso sexistak jai guneetan prebenitzeko argitalpen ilustratua, Leitzako Udalarentzat egina.



