NEREA AGUADO ALONSO
Komunikatzea ulertzea eta ulertua izatea da, ezagutzak zabaltzea eta bueltan jasotzea. Filosofia horrek bultzatu ninduen Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatzera.
​
Berdintasuna, feminismoa eta gizarte bidezkoago bati laguntzeko nahia izan ziren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Espezialista titulua lortzeko motorra.
​
Poesia idazten dut eta fanzineak sortzen ditut, isilduak edo ezkutatuak izan ziren emakumeei buruz hitz egiteko eta guk aukeratutako hitzekin egiteko.
​
Enpresetan eta gizarte-erakundeetan marketinean lan egin dut, eta horrek komunikazioari buruz dudan ikuspegia zabaldu du, pertsona guztientzako giza eskubideak lortzeko tresna estrategiko gisa.
​
Komunikazio-prozesu osoan genero-ikuspegia txertatzea da nire espezialitatea.

