
Zaintzak & Kontziliazioa

Zaintzei, zaintzaileei eta kontziliazioarekin eta erantzunkidetasunarekin lotutako zerbitzu publikoei buruzko diagnostikoak.
Zainketetarako Itunak egitasmoaren inguruko ekintzak: diagnostikoak egitea, prestakuntza ematea eta tokiko itunak diseinatzea zaintzaren eta kontziliazioaren arloan.
COVIDak bizitza pertsonalean, familiakoan eta lanekoan duen eraginari buruzko azterketa eta lan espezifikoak.
Ongizate emozionalerako eta autozainketarako tailerrak.
Adinekoen autonomiari eta ongizateari buruzko tailerrak.
Hiri-kanpalekuak, ludotekak, jubilotekak eta beste kontziliazio-gune batzuen kudeaketa.
Nabarmendutakoak:
Tafallako Zaintzari, Erantzunkidetasunari eta Zerbitzuei buruzko diagnostikoa: Tafallako Udaleko Berdintasun Arlorako diseinatua eta burutua. Emakumeak dira zaintzaile nagusiak. Hori badakigu eta azterketak berretsi egiten du. Baina, zer aktibatu eta kudeatu dezakete udal-zerbitzuek zaintzaileen eta zaintzak behar dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko?
Bateragarritasunaren Erronka jardunaldia. Tuterako Udaleko Berdintasun Arloak antolatuta, "Erantzunkidetasuna: zainketen sarea" hitzaldiarekin parte hartu genuen.
