VANINA VÁZQUEZ GENTILE
Psikologoa eta Generoan Aditua naiz (NUP), eta ahalduntze-prozesuetan esku hartzen espezializatuta nago. 2023an LGTBI+ Sexu Identitate eta Aniztasuneko Masterra lortu nuen Salamancako Unibertsitatean.
Arlo profesionalean, psikologiaren eta erakunde publiko eta pribatuekin aholkularitzaren arloko lanak txandakatu ditut. Halaber, ibilbide luzea egin dut genero-ikuspegia txertatzeari buruzko dibulgazioan eta sentsibilizazioan, genero-indarkeriaren prebentzioan eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari lotutako beste gai batzuetan.
2008az geroztik, Equala Iniciativas taldeko kidea naiz eta Proiektuen Teknikari lan egiten dut. Bertan, nire ustez, berrikuntza eta sormena ezinbestekoak dira antolakundeentzat diseinatzen eta garatzen diren proiektuetan.
Nire esku-hartze eremuetan genero-berdintasunaren alde lan egiteak diskriminazioak desagerrarazten eta pertsona guztiok merezi ditugun giro eta harreman atseginagoak, aberasgarriagoak eta parekideagoak sortzen laguntzen du.